Hiztunak


Otsailaren 2ko Garako zutabea. Askok galdetu didate ea niri gertatutakoa den kontua. Eta bai, baina ez kantari bezala, entzule bezala baizik. Esan behar dut, gainera, min askoz eghiago eman zidala entzule larruan jarritakoan, neu kantari nagoenean baino, gehiago sufritu nuela esan behar.


Isilik egoten zara bertso-saioetan

adi entzuten dituzu antzezlan guztiak

ez duzu fitxik esaten zineman zaudela

zergatik solastatu beti inor kantuan hastean

hiztun tun

hiztun tuntun

hiztun tuntuna

hori bai astuna zure erretolika

musikak eragin dizu halako etorria

dena aipatzen baduzu kantaldi batean

zertaz hitz egingo duzu hurrengo astean

hiztun tun…

esan beharrekoak  ozen esan behar

beste inor munduan ez balego ala?

ez al duzu pentsatu, agian, badela

inguruan  kantua entzun nahi duena

gutxiago hitz-egin

gehiago pentsatu

eta musikarekin

majo disfrutatu

hiztun tun…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up