Blog berria martxan

Urtebete igaro da Arrainentzako Himnoak egitasmoa amaitu zenetik. Urtarrilaren 17koa da bertan agertutako azken berria. Orduez geroztik, ez uste geldirik izan naizenik, publikoki oso gutxitan agertu arren, eta blogean hitzik ez idatzi arren.

Atsedena hartu beharra, jakina, hurrengo urratsak pentsatu, noski, nondik nora jo hausnartu, nola ez… Egitasmo garrantzitsu bat ixten duzunean egiten diren ohiko gauzak.

Baina, hainbat buelta eman ondoren, iritsi da aurrera egiteko tenorea. Horregatik, gustu handiz, aurkeztu nahi dizuet MORAU-ENEA bloga. Hemendik aurrera, nire jardun “bi” edo “tripolarraren” ispilu izango den lekua.

Blog honetan, bilduko ditut, alde batetik, noski Morauren jardun musikalarekin zer ikusia duten gauza guztiak; kantu eta egitasmo berriak, zuzenekoak, diskoak, argaziak, bideoak… Baina baita ere, hainbat komunikabideetarako egiten ditudan ohiko kolaborazioak (Berria, Gara, Info7).

Gainera, blog berria zabalduta, besteen musikaz hitz egiteko erabiliko dut, gozarazten didan musika ardatz hartu eta ea gai naizen, jakin-nahia eduki dezakeen beste inori gozamen pixka bat eragiten.

Azkenik, eta behin martxa honetan hasita (hala, dena blogera!), ez nuke utzi nahiko alde batera nire beste bizio nagusiena; bizikleta. Horregatik eta gauzak on-bidetik, txirrindulari urbano baten gorabeherak ere agertuko dira hemen, kantu eta kantu tartean.

Ah, eta azkenik, agian, ardoren bat edo beste ere agertuko da. Baina horrek erreparo gehiago ematen dit.

Beno, laburbiltzeko, ibilbide berri bat hasiko dut MORAU-ENEA blogarekin, orain ikusiko beharko norainoko bizitza hartzen duen eraikin honek.

(Argazkia Joseba Barrenetxea, Astra 2016)

Kategoria: Bestelakoak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Blog berria martxan-ri

  1. egilea: Jota

    Aupa Morau! Eskelen orriak beldur handiz zelatatzen hasita nengoen ja! Buff! Muxuak Amorotik!

  2. egilea: Therese

    I am really impressed with your writing skills and also with the layout
    on your blog. Is this a paid theme or did you modify
    it yourself? Anyway keep up the excellent quality writing,
    it’s rare to see a great blog like this one these days.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude