Basamortuko gitarrak… eta beste

Agrim Agadez
Askoren artean
Sahelsounds 2017

Bi urtetan zehar Nigerren bertan egindako grabaketek osatzen dute Agrim Agadez bilduma hau. Saheleko gitarra musikaren bilduma baino gehiago da, genero eta estilo anitzekoa, badira kantautore politikoak, eta baita Hendrixen Hey Jouren bertsio “aluzinatuaren” moduko pieza rockeroak. Talde ezezagunak izatea eta Agadez eta inguruetan estudio inprobisatuetan grabatua izanak baliotsuago egiten dute Sahara inguruko gitarrekin liluratuak dabiltzanentzat. Oso interesgarria, benetan, gustura.(Berria 2017/02/19)

 

Kategoria: Berria, Musika Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude