Sartu-irten bat euskal kantugintzaren kronika beltzean

Aditua ez izan arren, esango nuke musikagintza guztiek dutela kronika beltzari lotutako azpigeneroren bat. AEBko folkaren “murder ballads” izan daitezke adibide ezagunenetako bat, baina munduan zehar kantua arduratu da, kronika soziala den heinean, gertakizun ilun, basa, gogor horiek memoria kolektiboan “iltzatzeaz”.

Euskal kantutegiko adibide batzuk hartu eta errepasatu ditugu Kalegorrian magazineko hilabete honetako hitzorduan. Hauek izan dira aukeratutako kantuak:

  1. Itzaltzuko Bardoa (Benito Lertxundi)– Fraileen esku ez uzteko semea akabatu zuen Gartxot bardoaren historio beltza. Zorionez, sinfonismoak ez du erabat estaltzen historiaren gordina.
  2. Goizuetan (Mikel Laboa)– Kartzelan hil zen Berdabio kontrabadista eta txanpon faltsifikatzaileak, bere salatzaile Trabukori Elaman gertatutako heriotz bat leporatzen dio. Kriminalen arteko mendekuak beti dira bortitzak.
  3. Juana Bixenta Olabe (Xabier Lete)– Bilintxek erabat dulzifikatzen du, emakume salerosketatzat jo daitekeen egoera hau. Nagusiak zorrak barkatuko dizkio amari, alaba berarekin txortan egiten badu. Ay Tarantinok istorio hau hartu izan balu!
  4. Bi Berset Dolorusik (Imanol_ Beñat Axiari)– Pierres Topet “Etxahunen” autobiografia bertsotan. Ez zuen ez bizitza erraza izan gizon honek. Krimen pasionala ala lur batzuen gaineko gatazka? Ez dago garbi. Ez du erabat argitzen bertso sorta honetan zergatik garbitu zuen emaztearen maitalea.
  5. Zuk Il Zenduen Artzaia (Julen Lekuona)– Txirritak hiltzorian dagoen soldadua salatzen du publikoki bertsotan, artzaia berak hil zuela esanez. Oso modu zuzena hiltzaile bat kondenatzeko; bertso-sorta bat.
  6. Amalau Eriotzak (Julen lekuona)– Joxe de Larrañaga, euskal “serial killer” nagusia. Ezaguna, pertsona gogorrenaren ileak lazteko moduko, bertso sorta gordin, zuzen, gupidarik gabeko honengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up