Ez dakit non irakurri dudan gaur, baina, kantuek zuzenean jotzen omen dute gure…, bihotzetara diote batuzk, erraietara diote besteek. Horregatik uzten omen dute hain arrasto iraunkorra guregan. Horreatik, eramaten omen ditugu, esanguratsuenak, bizitza osoan alboan. Oso egokia iruditzen zait gustatzen zaizkizun kantuei plikatuta, baina eta gustatzen ez zaizkizun horiekin? Bizitza osoan zure atzetik jarraika dabilzkizun horiekin? Izkin ezin emn dieuzn horiekin? Nire edadeko nork ez du gogoratzen Espainiako erreserkia?
Batzutan, gorrotagarria gerta daiteke kantuen iraunkortasun inkosziente hori. Adibidez, egunero taberna berean hartzen dut kafea, goizen goiz, lanera joan baino lehen. Ondoren,bizikleta hartu eta badut 40 minutuko bidea, tirriki-tarraka, lantokiraino. Bada, bide guzti horretan, buruan eta ezpainetan daramadan katua, beti da, taberna horretan entzuten dudan azken kantua. Ez dago erremediorik, irrati musikal horietako bat jarrita dutenez, erruleta errusiar musikala gertatzen da goizeroko kafetxo hori.
Berdin dio, kantuak, estiloak, erritmoak, hizkuntzak… Hantxe eramango dut, ahopeka errepikatuz, azken doinu, batzutan on, baina gehienetan malapartatu hori. Askotan desiatzen nago noiz iritsiko lanera, komunetik bueltan, beste kantu bat, orain bai neuk aukeratutatakoa, entzun eta bestea estali ahal izateko. Ez dut topatu beste modurik kantuaren arrasto likatsu hori soinetik eraunzteko. Bai kontu obsesibo samarra da. Badakizu, zenbat lekutan topatzen dugun musika eta zer gutxitan aukeratzen dugun entzun nahi duguna?
Gara egunkarian 2017/03/02an argitaratua.