Asmatzea eta oroitzea sinonimoak dira

  

Gero eta gutxiago gogoratzen zuen moduan, gero eta gehiago asmatzen zuen, eta zer normala oroimenetik asmakizunerako bide hori, jauzirik gabe, harresirik gabe, tragediarik gabe. Bata bestearen osagarri. Nahasian, esaldi berean…

Ez baita posible ezer gogoratzea, bidean, zerbait asmatu gabe, eta nahi duguna inbentatzen dugu, ahal duguna oroitzeko. Hainbesteraino, une jakin batean, ez dela modurik bien arteko muga zehazteko.

Alzheimerdun gaixo batek emango dizun irakaspen baliotsuenetakoa da hau.

Horregatik bi argazki; bat oroitzeko, bestea asmatzeko. Ez direlako sekula berdinak izango.

Bi argazki egin
une berean
leku berari
bat ohartzeko
bestea ziurtatzeko
une hori inoiz existitu izana

Egin bi argazki
egun berriari
bat bizi ahal izateko
bigarrenarekin
aingurak sortzeko
ohiturak huts egiten duenerako

asmatzea oroitzeko modurik onena delako
ene burua ezagutzeko gai izango ez naizenerako
argazki bat behintzat gorde beti larrialdietarako
memoriak topatu ezingo duen patrika horretan

garai beraren
oharrak dira
ene buruarentzat
beharren arabera
lekuak sortzeko
ezer berria gogoratu ahal izateko

Kategoria: Egunsentiak Alperrentzat Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Asmatzea eta oroitzea sinonimoak dira-ri

  1. Pingback: Giorgio Bassmatti: Bi argazki egin | Giorgio Bassmatti

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude