Bonberenea Txaranga

Berriozar
Bonberenea ekintzak 2017

Oso txaranga-zalea izanik, ez naiz ni izango txaranga hitzari zentzu musikal “peioratiborik” gehituko diona. Argi, musika ulertzeko modurik gozagarrienetakoa iruditzen zait txarangarena. Baina, ala eta guztiz ere, uste dut pixka bat murritza geratzen zaiola izena Bonberenea Txarangakoei. Inauterietako lau kantu klasiko hauekin egin dutena ikusterik baino ez dago, horretaz jabetzeko. Big-band, rock talde, brass-band… Denetatik soma daiteke moldaketa irudimentsuz josita dagoen Berriozar honetan. Benetan aipagarria hain pieza ezagunen gainean eraiki duten soinu-puzzle irudimentsua. Laburregia gertatzea, horixe da disko honek duen “pega” bakarra.

(Berria 2017/03/19)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up