Nikolaureneako folk-festa

Urdazubiko Niko Laurenea jatetxeak lau urte bete berri dituela-eta, laugarrenez hurbilduko gara bertara. Plana erraza da planik onenak bezala. Bapo afaldu, eta afari ostean musika barra-barra. Beti izaten da luxuzko parte-hartzea, eta aurten ezin izan bestela. Joseba Irazoki etorriko baita azkenean, urte batzuk zeramatzan BeƱardok haren atzetik, baina ezin izan lehenago. Horrekin batera, Daniren taldeetako bat, Les Trois Satellites (zergatik dute halako mania Berako hauek talde bakarrean baino gehiago aritzeko). Kantu labur, bizi eta azkarrekin hirukote formatuan. Hori gutxi balitz, Danik berak, BeƱardorekin batera duen PrBrtsiuk (bertsio-taldea) arituko da, eta jakina beteranoen artean Morauk ere ezin huts egin. Uste dut galdetu gabe ere jartzen didatela platera.

Hitzordua: Urdazubiko Niko Laurenea jatxean, 2017/03/25ean, 20:00etatik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up