Bi argazki

Normalean ezkutatu nahi dugun hori, agerian uzten duten bi argazki jaso ditut (denbora gutxian… jakina). Bata Giorgio Belushirena da, eta arrakasta masiboaren eztietan murgiltzeko desioa adierazten du. Ongi ezkutatzen saiatu naizen arren, ederki harrapatu nau!

Neu disimulatzen: ez zait interesatzen arrakasta, zertarako, distrakzioa baino ez da benetako artistarentzat… Baina, KAKA! Giorgiok harrapatu nau.

Bestea, @josuigoak bidalitakoak, Beñardo eta bion artekoa musikaz harantzago jotzen duen zerbait dela adierazten du. Horretan ere arrazoi, gure entseguak, entsegu klinikoak dira, ustekabean, gure atzaparretan eroritako koitaduentzat.  Bai, horrela da, denok dugu munstro basa bat gure barnean… zer egingo diogu, bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up