Kantu berriak grabatu ditugu

Irailaren bigarren hamabostaldian Egunsentiak Alperrentzat disko berriaren kantuak grabatzen aritu gara Aieka estudioan Peio Gorrotxategirekin. Gozamena izan da. Lehen diskoa izan da bakarka grabatzen dudana (Giorgio Bassmati eta BeƱardo Goietxeren laguntzaz aparte) eta, espero baino hobe joan da guztia.

Diskoa otsailean kaleratuko dugun arren, lasai egin nahi nuen, beharrezkoa zen denbora guztia eskaini ahal izateko. Oraingoz grabaketak egin ditugu eta orain, nahastu eta masterizatu egin behar dira kantuok, beraz, oraindik bada tarte bat emaitza bere osotasunean atzemateko.

Eskerrik asko guztioi, uste dut lehenengo diskoa izan dela kasik, gozatu egin dudana grabaketarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up