Euskal kantagintzaz (IV)

Garai batean askotan aipatutako kontua da kritikaren beharra euskal kantagintzan. Kritikak, beti, on egiten diolako sortzaileari, kasu honetan, kantu egileari. Hori zioten gurea beste kantagintza batzuekin alderatzen zutenek, munduan zehar ibili, eta itzulitakoan inguruotan euskaraz ari ziren egileekiko zegoen “konplazentziarekin” aspertuta. Euskaraz egindako edozer on eta baliagarria zelako, gurean, euskaraz egite hutsagatik.

Ados, kritika beti da, iritzi trukaketa den heinean, interesgarri eta aberasgarri. Ados, euskarak ez du, bere horretan, on egingo kantu bat. Are gehiago, gure lana hizkuntzalarien antiajuekin aztertzeak, ez dio ekarpen handirik egingo egilearen jarduerari, albo batera kriterio musikal eta literarioak alde batera uzten baditugu, behintzat. Eta zerbait esanguratsua egikotan, alperrik ariko ginateke kantagintzaren ezaugarri funtsezkoenak alde batera utziko bagenitu.

Ez dugu gure burua eta jarduna turisten betaurrekoekin epaitu behar. Ezer exotiko, bakan, eta bere horretan baliotsu gisara ikusita. Egilearen jarduna, berriz, une horretan munduan gertatzen diren Joan-etorrien arabera aztertzeak, musika-mota horri dagozkion ezaugarriak kontuan hartuta, kantugilearen jardunaren berezkotasunei kasu eginez, eta jakina, inguruko jendartearen ezaugarriei arreta jartzea iruditzen zait ekarpenik onena. Euskaraz ari den egilearen lana munduan kokatzen laguntzea hain zuzen ere. Utikan, ongiaren eta gaizkiaren gainetik dabilen orojakilearen jarrera. Evaristo handia burua ekarriz; criticos, oh, oh….

 

Kategoria: Gara, Musika Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude