Hitzak, itzulpenak… eta ingelesa

Diskoa egiterakoan hartu behar dituen erabakien artean bada bat bereziki “ezerosoa” gertatzen zaidana, ZEIN HIZKUNTZETARA ITZULIKO DITUT HITZAK? Agian lerdokeria irudituko zaizue, baina buruko-min bat baino gehiago eragiten didan kontua da.

Euskara irakaslea naizen aldetik, eta euskal kantuek ikasterakoan zer makulu eder diren kontuan hartuta, gaztelerara itzultzea da nire lehen aukera. Baina, hitzak gaztelerara soilik itzulita, hankamotz geratzen da kontua. Uste dut hori baino errespetu gehiago merezi dutela mugaz bestaldeko euskaldunek. Beraz, eta ohikoa denez, frantses eta gaztelaniara itzuli izan ohi ditut kantuak. Ohikoa da gurean.

Kontua ez da horretan geratzen, ez baita oso azkarra internetez ahanztea. Internetek edukiak alde batetik bestera, muga geografiko/kulturalak gainditzeko erraztasun handiak ematen ditu, eta tontoa litzateke hori ez aprobetxatzea, batez ere, diskoak saldu nahi badituzu. Beraz, eta hizkuntzetara etorriz, ingelesa denez (mendebalekoontzat behintzat) sareko hizkuntza nagusia, to! ingelesera ere ekarri behar hitzak.

Oso ongi, denekin konplituko dugu horrela.

Baina, ba al dakizue zer nolako ahalegina eskatzen duen hitzak lau hizkuntzetan argitaratzea? Sekulako konplikazioa, hiru itzulpen eskatu, milaka karaktere diskoaren diseinuan txertatzeko…

Uffa, pentsatzeak bakarrik…

Horregatik, eta Salomonena eginez, diskoan hitzak euskaraz bakarrik agertuko dira eta webgunetik jaitsi ahal izango dira ingelesezko itzulpenak. Ixiar Artolak egin ditu itzulpenok eta azpian duzuen liburuan bildu ditugu. Barkatuko didate euskaltegiko ikasleek, zuzenean itzuli beharko.

 

Kategoria: Diskoa, Uncategorized Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude