Bai, azkenean iritsi dira pieza guztiak. Kutxa hutsak alde batetik, azala, kontra-azala eta barruko irudia bestetik. Barneko orri/posterra bestetik, cd-ari heltzeko botoia bestetik, eta azkenik, lakrea eta hura manipulatzeko tresnak (Arrainentzako Himnoen soberakinak). Horiek guztiak behar ditugu diskoa osatzeko. Horiek guztiak eta gauza bakoitza bere lekuan jartzeko esku-lana. Horretarako, antolatu dugu, lagunen arteko auzolana.
Aurrekoarekin halaxe egin genuen, eta lan pixka bat egiteaz gain ederki pasa genuela esan daiteke.
Hauxe da, igande honetan errepikatzen saiatuko garena. Lagunak; berdintsuak, sukaldaria; berbera, menua; paella. Zertarako aldatu behin ongi funtzionatu duen zerbait?
Hortik aurrera, astebetera edo salgai jarriko dut diskoa, Bandacampen, Hernaniko hainbat lekutan eta zuzeneko emanaldietan bakarrik eskuratu ahal izango da, baina, garaiz emango dut horren berri, hemen.
Bien bitartean, igandekoa ahalik eta hobekien joan dadila. Astelehenean kontatuko dizuet.