Arat Kilo, Mamani Keita, Mike Ladd
Visions of selam
Pias 2018
Ezin ukatu Mamani Keita Pariseko afro- danceko musa nagusietako bat denik. Kantari maliarrak erroko musika afrikarrak eta elektronika uztartzen dituen hainbat artistekin lan egitera ohituta dago, eta ez da harritzekoa, haren izena Mark Minelli edo Nicolas Repäc bezalakoen alboan ikustea. Oraingo honetan, Arat Kilo ethio-jazz talde Parisdarrarekin, eta Mike Ladd hip-hop kantari Estatubatuarrarekin bat egin du Visions Of Selam honetan. Ideia oso sinplea da; zer ikusiko luke Selamek gaur egun begiak altxatuko balitu? Kontuan hartu, Selam izena jarri zietela ikerlariek munduan topatutako gizaki arrasto zaharrenei (3 milioi urte). Entzun disko dantzagarri hau erantzunak topatzeko.