Zalantzak txapelaren gainean.

Pentsatzen aritu naiz, agian, Beñardok arrazoi duela, txapelaren tamaina kontuan hartuta, kapelu-murritz esaten didanean. Txapela txikiak maite ditut, hala da.  Hurbilago nago bonetatik San Mamesera zuri-gorriz jantzita eramateko plater-hegalari horietatik baino, zuztar potolo amaigabekoak, bizkarretatik behera amiltzen direnak, harmaila erdiari itzala ematen diotenak.

Nere burua ikusi dudanean, Hamaika telebistarako Koldo Otamendi eta lantaldeak egindako erreportaje, oso txukun, honetan,  zalantzak sortzen hasi zaizkit.

Ea zuei zer iruditzen zaizuen, txapela txikiegia hala tamainakoa da? Buruarena ez baitago konpontzerik!

 

Kategoria: Diskoa Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude