Bi amets bete zaizkit kolpe bakarrean, bi amets! Lehenengoa Maite Larbururekin “Neighbor” duetoa egitea, eta bigarrena Gabi De La Mazaren “Txantxangorriaren” karaoke batean ateratzea. Euskara ari du ekimenak Hernanin antolatutako urtebeteko Baietz Hernanik egitasmoaren barnean sortutako kantua da, hura hauspotzeko eta bultzatzeko egindakoa, baina ez genuenez ohiko himno-kutsuko kanturen bat egin nahi, hauxe da atera zaiguna.
Bertsioa da, jakina, eta ez baduzu originala ezagutzen errepasatu beharko dituzu XX. mendeko kultura herrikoiaz dituzun jakinduriak. Kantu originala 1931. urtean egin zuten Nacio Herb Brownek (musika) eta Arthur Freedek (hitzak). Orduez geroztik, zinemarekin lotutako kantu ikoniko horietako bat bilakatu da.
Geuk, gure aldetik, hitzak berritu eta musika moldatu baino ez dugu egin, eta hauxe da emaitza; oso aproposa tokatu zaigun eguraldirako. Jantzi katiuskak eta egin saiotxoa dantzan.