Zenbat modu daude, Morau ezizena eta Faulkner abizena argitalpen baten orri berean ikusi ahal izateko? Ez zaizkit gehiegi bururatzen. Baina hona hemen aukera batzuk:
- Neuk, neure kabuz argitaratzea, beraz, nahi adina abizen jarri ahal izatea nire ezizen artistikoaren alboan; Coppola, Ford, Bukowsky, Huston, Stevenson, Verne …
- Aurrekoaren aldaera: kazetariren bat ordaintzea berak egin dezan.
- Wikipedia hakeatzea.
- Idazleren bati (sekretu ilunen batzuk tartetako)xantaia egitea.
- Editoreren batiĀ aluzinogenoak sartzea goizeko kafean, libururen baten edizioa ixtera doanean.
- Idazleen elkarteko zuzendaritza bahitu eta erreskate gisara horixe eskatzea.
- Ingurukoen %99.99999-a oker egotea, eta, benetan, merezi izatea.
- Buruz behera, aldrebes, dabilen munduren batean esnatzea.
- Dylani nobel saria eman bazioten… zergatik ez hau?
- Unibertsoa seko, goitik-behera, zoratzea.
- …
BADA, GERTATU DA!!
Ziur zaudete ez dela izan kataklismo suntsitzailerik azkenaldian?