Faulkner eta Morau… (aibala!)

Zenbat modu daude, Morau ezizena eta Faulkner abizena argitalpen baten orri berean ikusi ahal izateko? Ez zaizkit gehiegi bururatzen. Baina hona hemen aukera batzuk:

  1. Neuk, neure kabuz argitaratzea, beraz, nahi adina abizen jarri ahal izatea nire ezizen artistikoaren alboan; Coppola, Ford, Bukowsky, Huston, Stevenson, Verne …
  2. Aurrekoaren aldaera: kazetariren bat ordaintzea berak egin dezan.
  3. Wikipedia hakeatzea.
  4. Idazleren bati (sekretu ilunen batzuk tartetako)xantaia egitea.
  5. Editoreren batiĀ  aluzinogenoak sartzea goizeko kafean, libururen baten edizioa ixtera doanean.
  6. Idazleen elkarteko zuzendaritza bahitu eta erreskate gisara horixe eskatzea.
  7. Ingurukoen %99.99999-a oker egotea, eta, benetan, merezi izatea.
  8. Buruz behera, aldrebes, dabilen munduren batean esnatzea.
  9. Dylani nobel saria eman bazioten… zergatik ez hau?
  10. Unibertsoa seko, goitik-behera, zoratzea.

BADA, GERTATU DA!!

Ziur zaudete ez dela izan kataklismo suntsitzailerik azkenaldian?

Kategoria: Bestelakoak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude