Ez da erraza izaten jai-giroan erabat murgilduta, parranda-gogoak jota, txosna-gune batek halako programazio ederra osatzea, berez, erritmo dantzagarriak alboratuta, arratsean eta ez gauaren beroen, ez oholtza erraldoi batean, baizik eta giro goxoa , komunikazioa eta artista eta entzulearen arteko hurbiltasuna jorratzeko modua ematen duen leku ederrean, serieko oholtza, edan-leku, dibertsio-gunea alde batera utzita, horregatik, are eredugarriagoa iruditzen zait apostu hau, beste musikak, beste leku eta beste ordu batean, musikari askok estimatzen dugun aukera da, eta festetan hiru gauza baino gehiago egin daitezkeenaren seinale, edadean aurrera goazenentzat, eta ez da bakarrik Morauri kasu egiteko hautua egin dutelako, eta ondorioz, asko maite dudan jende eta leku batera itzultzeko aukera ematen didatelako, bada, benetan, miresgarria iruditzen zaidalako, baita txosna-bezero egoskor eta jarraitua naizen aldetik, horrelako ahaleginak egitea, dibertitzeko modu asko egon daitezkeela erakutsiz, egia da, neuk ere ez nuen hori ikusten 20 urte nituenean. |