#tomwaitsen15

Aspaldi nuen hau egiteko gogoa, hartu tarte bat eta Tow Waitsen diskografia, eta aukeratu/ zerrendatu gustukoen ditudan kantuak. Urri hau egokia iruditu zait, agian, inoiz baino neketsuagoa gertatu zaidalako lanerako itzulera (adinarekin sendatzen ez den beste gaitzetako bat), edo Tom Waits “lirikoena” gustatzen zaidalako, edo zergatik ez, musika lasaiarekin esnatzea gustatzen zaidalako… Edozein modura, egunero jarri dut FBn niretzat esanguratsua den Waits jaunaren kanturen bat. Hamabosteko zerrenda osatu arte.

Aitortzen dut ariketa polita gertatu dela, disko zaharretatik hasi eta azken lanetaraino, haren kantutegia birpasatzea. Asko gozatu dut, baina gogoratu, hau nire gustuen araberakoa zerrenda dela, ez besterik. Ea gozagarria den inorentzat.

Ah! Mehatxua: hemendik aurrera tarteka-tarteka halakoak errepikatzeko asmoa dut… Barka eragozpenak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up