#lapurreta Hernanin

Dena lapur daiteke; usteak, gogoak eta bizikletak, dirua eta oroimenak, hitzak, gorputz-atalak eta betaurrekoak, nortasunak eta zigarretak, pertsonak eta zorrak, txikleak, ideologiak eta maskotak, iragana eta autoak,  mapak eta urrea, herriak eta aspirinak, oraina, telefonoak, lur imajinarioak, gaixotasunak eta mundua aldatzeko planak…

Liburuak…

kantuak…

Lagunak…

Ohartu nintzen bai, zuk lapurtu zenidan, neuk, aurretik, beste hari lapurtu nion zera ia ikusezin hura. Hain txikia zen, zorionez, bankuek ohartu eta bereganatu baino lehen eskuratu zenuela.

On egin!

#lapurreta Hernanin

Eta hau izan daiteke soinu-bandarik egokienetako bat:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up