#richiehavensen7

Nor 0te da gitarra danborra balitz bezala astintzen duen beltz puska hori? Galdetu zuen bat baino gehiagok Woodstockeko jaialdiaren filma ikusi zuenean. Bada, Richie Havens zen:

Orduez geroztik, hasierako disko miresgarri pare bat (“Mixed Bag”,”Something Else Again”) eta zuzeneko mordo bat. Kantari gutxi egongo da hainbeste zuzeneko disko grabatu dutenak.

Baina, batez ere, kantugile baino bertsiogile hobea izatearen ospea, batetik bestera gatz handirik gabe egindako diskoak (ekoizpen aldrebesak, moden araberako moldaketa zozoak) eta aurrera egin ezin duen artistaren sindromea. Eta azken urtetako berreskurapena, batik bat Tarantinoren Django Unchained filman egindako remixaren ondoren.

Hauxe da azken astean haren kanturik ezagunenetako batzuekin osatutako kantu-zerrenda. Nostalgia ariketa ona izan da…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up