Aholkuak Kojorentzat

Urtea hasiberria dela-eta, norbaitek esan behar dizu, adibidez, denborak aurrera egin ahala bizitza higatu egiten dela (ziur Anariri behin baino gehiagotan entzuna diozula). Baten batek aipatu beharko, gaztetasuna pasa egiten den gaixotasuna dela. Orain, lainoa dirudiena azalari ihes egiten dion bizitza dela, eta gero eta handiagoa dela lurrintzen zaigun indarra eta kemena.

Hori kontuan hartuta, une egokia izan daiteke, pentsatzen jartzeko: Zertarako pasa hainbeste denbora, musikari malapartatu eta berekoi horiei, egiten dutena ezagutzera emateko tresnak sortu eta elikatzen? Zer on egiten dizu haien lana duintzeko egiten dituzun guztiak? Nola estimatzen dizute itzaleko ahalegin guzti hori. Fundamentuzko lan bat hartu beharrean Euskal Herri osoan zehar haien atzetik, aurretik, alboan ibiltzeak? Norbaitek Jota zaudela pentsatzeraino?

Webgunea, telebista-saioa, jaialdi-antolaketa, musikarien ezkutari fidela, denak dira negozio bikainak, ez da hala? Ez al zaizu iruditzen badela bide zuzenagorik edonork seme-alabentzat desiratzen duen jendarte mailako errespetua eskuratzeko? Gehienetan atzean, gehienetan itzalean, nabaritu bai baina ikusi ez, publikoki inork bere gain hartzen ez duen lan horretan lepo. Zenbatu al dituzu musikariekin hainbeste ibiltzeak eduki ditzaken albo kalte guztiak? Urte bat gehiago eta, dagoeneko, ez zara ume mokoa. Oraindik garaiz zaude bide ona hartu eta berandu baino lehen zure bizitzan ordenu pixka bat jartzeko. Zergatik ez, 2019 izan daiteke horretan hasteko une aproposa. Animo.

GARA (2019/01/03)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up