#martxokoak

Martxoa

Prest dago martxoko kantu-zerrenda, eta ohikoa gertatzen den nahasketa da nagusi. Denak dira, hilabete horretan topatutako disko berriak, eta alde horretatik, genero eta estilo askotakoak daude. Batzuk kutunagoak zaizkigu beste batzuk baino, denak, berriz, interesgarriak eta aipatzeko modukoak.

Adibidez, Blick Bassyren, Steve Earlen eta Howe Gelben azkenak. Zerrenda nahiko folk-rocketik abiatu zen. Ondoren, ordea, afro-dantza aldera egin zuen Ibibo Sound Machine eta ondoren etorritako Adama Barryrekin, Lolingo eta DjeuhDjoahekin. Ez da falta elektronika latinorik; La Yegros edo Visceral, ezta, gero eta gehiago nabarmentzen ari den afro-rock musikarik: K.O.G & The Zongo Brigade eta Skata Vibration. Eta ederki bukatzeko folk ederrenaren adierazle diren The Breath ingelesak eta ezusteko galanta gertatu diren Ye Vagabonds irlandarrak (hilabete osoko pozik handienetako bat eman didan diskoa).

On egin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up