Battista

Battista

Aberatsek ez dute bakarrak izan behar hau egiten. Pobreok ere badugu horretarako eskubiderik. (Mondovino, Jonathan Nossiter 2003)

(Ardoarenak 15) Mondovino filmako beste pasarte batean oinarrituta dago testu hau.  Battista Columbik azaldu zuen nola garai batean Sardinian nekazari gehienek ei zuten mahasti sail txikiren bat, ardoa egin eta besteekin konpartitzeko. Ez zen saltzeko ardoa, oparitzekoa baizik, haren esanetan, batez ere, komunitatea errotzeko modu bat zen ardogintza. Battistak, oraindik, ardoa egiten du, baina Bosa herrian geratzen den azkenetakoa da. Hori guztia azaltzen zuen bitartean, irudiko esaldi gogoangarria bota zuen kamaren aurrean.

bi ardo-mota dago soilik
bi bakarrik
munduan
oparitzekoa eta saltzekoa
bi ez besterik
planeta osoan
erraietakoa eta bestea
zergak kobratzekoa
kito

alperrik beste guztiak

horregatik
diru-zorrotan
klasifikatu ezin diren
mahats
mineral
euri
geografia
guztiak
biltzeko
aski dira
lau jatorri-izendapen
poztekoa
kontsolatzekoa
maitatzekoa
eta
irudikatzekoa

zertarako gehiago

Battista Columbuk
pobreok ere
badugula
ardo ona egiteko
eskubidea
aldarrikatu zuen
76 urterekin
bi egoskorkeria hektarea zituen
Sardiniako malbasiarekin landatuta

zertarako gehiago

Kategoria: Ardoarenak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude