Inspirazio-falta

(Ardoarenak 17) Denbora neraman zurekin, bakarka eta egokiera honetan egoteko irrikitan. Azkenean lortu nuen, planetak lerrokatu, eta aitzakia ezin hobea topatzea. Ezer ez zitzaidan falta, ezta giroa erlaxatzeko botila ardo ona. Musika gozoa jarri, barrea lasatu eta bi kopa edan, eta gero…

Azkenean
topatu nuen
lehengusuaren ezkontzan
ebatsitako
botila ardo ona
on-ona
irekitzeko
aitzakia
lastima
hainbeste urteren
ondoren
osoa ez edatea

botila
zahar
handiuste
on-on-ona

ez dit axola
erdizka utzi izanak
ondoren
elkar
ikertu
dastatu
oratu
zokomiratu
inarrosi
astindu
miazkatu
zurrupatu
umeldu
usnatu
harramazkatu
blaitu
egosi
baikenuen

nano-kartografia

barka
inspirazio-falta
neurriz kanpoko dohainak
aitortzen dizkiote
ardo
on-on-on-on
honi

ez da hainbesterako.

Kategoria: Ardoarenak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude