Boris Vian: Zurrutean

(Ardoarenak 22) Boris vianen kantuarekin topo egin dut, ustekabean, oraintsu argitaratu duten artista paristarraren beste bilduma bat medio (Boris Vian: Le prince de San-Germain-Des-Prés, Wagram 2019). Bildumaren zabala (49 kantu) izan daiteke diskoaren alderik aipagarriena, baita ere kantu horien artean, beste artista askoren bertsio batzuk egotea. Behin entzun eta nola ez saiatu #ardoarenak bildumara ekartzen, itzulpen kaxkar eta libre hau medio?

Zurrutean

Zurrutean
sistematikoki
emaztearen lagunez ahazteko
zurrutean
sistematikoki
ene fardel guztiez ahazteko

zurrutean
edozein ardo beltz
hamabi gradu eta erdi baditu
zurrutean
korrikalariena
denbora jateko lagungarri bada

hain dibertigarria al da bizitza?
hain bizirik al dago bizitza?
bi galdera egiten ditut
merezi al du bizitza bizitzea?
merezi al du adarrik maitasunak?
bi galdera egiten ditut
ez dit inork erantzuten… eta

zurrutean
sistematikoki
hurrengo epemugaz ahazteko
zurrutean
sistematikoki
hogei urte ez ditudala ahazteko

Zurrutean
ahal bezain guztietan
ene muturra ez ikusteko
zurrutean
inongo pozik gabe
amaitu beharra ez aitortzeko

Hemen disko osoa entzungai:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up