Maiatzekoak

Zaila da laburtzen maiatzak eman duena. Beti bezala denetatik baitago, zerbait azpimarratzekotan, batez ere, Rhiannon Gidensen azken lan bikaina azpimarratuko nuke. Urteko diskoetako bat izateko hautagai sendoa da “There Is No Other” (Nonessuch 2019) diskoa. Lila Dowsek ere disko berria kaleratu zuen maiatzean “Al Chile” (Sony 2019), berrikuntza handirik gabe baina Mexikarrak ohikoa duen kalitatearekin. Aurkikuntza ederra izan da Mohamed Lamourik Mostah taldearen laguntzaz kaleratu duen “Underground Rai Love” (Almost 2019). Pariseko metroan organoa jotzen zaildua, Lamourik 80ko hamarkadako rai musikaren indarra berreskuratu du, nahiz eta adinez gaztea izan. Diskoa zaharra den arren, aipagarria da ere Sabry Mosbahen diskoa “Mes Racines” (Accords Croises 2017).

Le Parody eta NiƱo De Elchek, biek lan egiten dute flamenkoarekin, baina oso modu ezberdinean. Biek diskoa kaleratu dute maiatzean eta, biak ala biak, dira gozatzeko modukoa. Beste nuturrean,  aurkintza ederra izan da ere Raabygg hiruko norbegiar gaztea. Bigarren diskoa  estreinatu dugu zerrenda honetan “Ein Etter Mor” (Etnisk Mussikklubb 2019). Pozgarria izan da kantaera eder horrekin topo egitea.

Askoz ere gehiago dago, zerrenda luzea baita. Hartu tarte bat eta gozatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up