Ardoaren ospea

(Ardoarenak 23) Eraginkorrak izan dira beti ardo-saltzaileak bere produktua jantzi eta ospea emateko garaian. Horri esker du ardoak, beste edari batzuek ez duten itzal “cool” eta kultu hori. Garagardoa eta sagardoa barbaroen edariak baitira Dionisos eta Bacoren seme kutunaren alboan. Milaka urte daramate publizitatea egiten eta nabarmena da, nahiz eta denok jakin historia ezin daitekeela edan.

Liburuetan diote ardoa den lekuan badela zibilizazioa
ez dela basakeriarik
haatik
Babilonian
Grezian
edo
Erroman
ardoa edaten zutela
beti izan dela jendarte aurrerakoien seinale
ados
baina ez da ardoaren errua
hain ospe txarra edukitzea

utzi galdetzen
zertan datzan zibilizazioa
zeri deritzogun basakeria
eta are okerrago
zer demonio jotzen dugun aurrerakoitzat
ez baita ardoaren errua
hain ospe txarra edukitzea

hala balitz
liburuek arrazoia balute
orduan
gure zibilizazioaren gailur gorenean legoke ardoa
bulimiarekin
plastikoarekin
eta markako arropaz jantzitako txakurrekin batera
patinete elektrikoen
fakeen
eta taldekako bortxaketen zerrenda berean
kirurgia estetikoak
eta armagintzak bat egiten duten lerro horretan

eta ezingo genioke
inolaz ere
ardoari leporatu
hain itzal txarrekoa izatea

folklore modernoa

Kategoria: Ardoarenak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude