Bandera

(Ardoarenak 30) Ardo-tanta bat erortzen da, kamara-geldoan bezala, eta arropa zipriztintzen du. Orbain nabarmena da, garbitzen zaila, eta zure burua agerian uzteko modukoa. Baina zertarako garbitu?

Ezazu garbitu ardoak ezpainetan utzi dizun arrastorik
hain ederra zaude
tanta bakar horrek lepotik behera jaistean
sortu duen errekastoa izan nahiko nuke
blusako laugarren eta bosgarren botoien artean
sortu berri zaizun zauri morearekin
bandera bat egiteko 
ukitu umela biluztasunarentzat
euri-fereka larru idorrarentzat
ustekabean
kolkotik irristatu zaizun ardo apurtxo hori izan nahiko nuke
oihal-azpitan
abentura ikaragarriren bat bizitzeko
utz nazazu erortzen
utzi amiltzen
laga galtzen

eskerrik asko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up