Etiketaren artxiboa: testuak

Battista

Kategoriak Ardoarenak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Ardo eta arrosa egunak (ardoarenak 9)

Kategoriak Ardoarenak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Etiketarik gabeko ardo bati

Dastatzeko oharrak (ardoarenak 06) Lur eta izerdi zaporea dubesoetan utzitako ubelenagasolio eta hautsaren aztarnakeguzkipean makurtutako bizkarrenaberandututako elurraren orbainaketa gero lehorte baten gozoa

Kategoriak Ardoarenak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hamar aholku onik ateratzeko

Galeria honek 4 argazki ditu du.

Ardo-dastaketa bati arrakastaz aurre egiteko egin beharrekoak (Ardoarenak 05) Badakit ez dela beharrezkoa hau aipatzea, baina poliki edan. Nabarmen geratu nahi ez baduzu behintzat. Denak mozkortuko gara, azkenean, baina komenigarria da antzeko erritmo bat eramatea. Ez aurreratu. Errituala bilakatzen da … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Ardoarenak

Galeria honek argazki 1 du.

Zein nahiago duzu fruitu lehor sail baten itzalaren zaporekoa eta purpura gardena dena kolorez? zein ardo nahiago duzu gorputzez sendo baina hezetasun gutxiko egun bateko haizearen arintasunekoa? arrats oriental baten asperenen oihartzunak esnatzen dituena? poliedrikoa zilindrikoa ala parabolikoa zein nahiago … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Amaren irakurgaiak

Galeria honek 2 argazki ditu du.

Autobus bat igaro zen eta barreari ekin zion. Barre gozo eta lasaia. Jendaurrean alai sentitzeak eragin ziezaiokeen lotsaz libratutakoa. Azken garaietako barre hori bera. Ustekabean harrapatu ninduen, Zinko-enea erdian. Jendea suspertzen ari zela, gero eta gehiagok gurutzatzen gintuen ezker-eskuin, trafiko, … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Solasaldi ederrak

Galeria honek argazki 1 du.

Harrituta nengoen, gero eta gehiago hitz egiten nuen gaixotasunez. Etxean, autobusean, kalean. Nekanerekin, lagunekin, arrebarekin… egia esateko, edonorekin. Aski zen norbaitek konplimenduzko -zer moduz hago?- bat botatzea, erretolikarekin hasi eta gurasoen azken nobedadeak kontatzen hasteko. Borborka hasten nintzela ohartu nintzen. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Hori zortea; paseoak tokatu zaizkit

Galeria honek argazki 1 du.

Ez da harritzekoa askok pentsatzea sekulako pagotxa nuela, zaintzaren alderik eramangarri eta atseginena tokatu zitzaidalako; amarekin paseatzea, hori ez duk lana. Neurri batean neuk ere horrela sentitzen nuen, nahiz eta astebete lehenago ez imajinatu munduan inongo arrazoirik goizeko 7:30ean, kale … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina