Lizeagako auzo plaza

Larunbatean Lizeagako auzo plazaren inaugurazioan izan ginen. Lizeaga gure auzoa da, Hernaniko auzo proletetan kaskotik hurbilen dagoena da, eta auzo giroari halanola eusten diona. Badira tabernak denda, harategia… 22 urte daramagu bertan bizitzen, eta beti da os berezia bizitoki duzun horretan jotzea. Bizilagunak, lagunak, ezagunak, auzotar despistatuak, jubilatuak, gazteak, haur batzuk,… auzoko publiko askotarikoa gerturatu zitzaigun, edo hobe esateko; askotariko publikoari hurbildu gintzaizkion.

Oso inaugurazio ekitaldi sentziloa izan zen, plazari izena ematen dioten bi zutabe/seinalei estalkia kendu genien. Baina, aurretik, Beñardo eta biok tabernaz taberna ibili ginen gure ARDOaren gaineko kantuak eskaintzen. Seinaleak agerian utzi ondoren, berriz, plzan bertan eman genuen kantu-sorta bat, jendeak amaiketakoa egiten zuen bitartean. Eguzkiak gogor jotzen zuen Lizeagako auzo-plazan eta horregatik, argazkietan ageri denez, jendea itzalean bildu zen.

Mila esker Gibelalde auzo elkarteari egindako lanarengatik, eta  Mariano Riverori argazkiengatik.

Katangako auzo-plaza 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up