Atzo aurkeztu genuen ARDO

Egingo al dugu prentsaurrekoa? Galdetu zidan Xarrak diskoaren fabrikako lanak bukatzen ari zirenean. Zalantza handiak nituen. Alde batetik, geu ez gara, prentsa aretoak lepo betetzen dituzten horietakoak, bestetik, urte askotako prentsaurrekoan gaindosia eta gero, azken urtetan asko jaitsi da komunikabideek horiek jarraitzeko duten interesa, eta horretara bideratutako baliabide kopurua. Baina, hain iruditzen zitzaidan proiektu zabala, hainbeste geneuken kontatzeko ARDOren gainean… Azkenean, antolatu genuen, eta atzo, (2022/05/27) burutu genuen. Eta, uste dut erabaki aproposa hartu genuela. Saiatuko naiz, azaltzen baieztapen hori egiteko argudio nagusiak:

01. Hiru kazetari etorri ziren. Eta ez dira gutxi etorri behar zutenak etorri zirelako:  Naiz/Garakoa, Berriakoa eta Euskadi irratikoa. Hoietaz aparte beste inor hurbiltzea (DV, Noticias, ETB…) miraria litzateke, eta noski, mirariak, egun Lurdesen ere ez dira gertatzen.

02. Xarrak oso sarrera hunkigarria egin zuen, Gaztelupeko Hotsak eta Morauren arteko harremana ardatz hartuta.

03. Mahaiari begiratuta, ezin konpania hoberik imajinatu: Mattin, Beñardo, Xarra…

04. Josu landa etorri zen, hura gabe ez legoke ARDOrik.

05. Uste dut, gaurko Berria eta Gara irakurrita, gai izan ginela azaltzeko zertan den gure disko-liburua.

06. Beñardok, bere jenialidade une horietako bat eduki zuen, eta ardofaktu kontzeptua asmatu zuen gure artefaktua definitzeko.

07. Prentsaurrekoa amaituta ardo batzuk edan genituen Donostiako alde zaharrean, eta topatu genituen, miraria badirudi ere, turistentzako frankiziak bilakatu ez diren tabernak. Eta gozatu genuen.

Mila esker etorri zineten kazetarioi, merezi zenuten ardo botila bana. Eta mila esker etorri ezin izan zinetenei; Esti eta Lontxo (Besatarrak), Arturo (Biba Ardoak), eta abentura zoro samar honetan lagun izan ditugun guztioi.

Hemen duzue atzoko prentsaurrekoaren bideoa:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up