Joan den 18an eginĀ genuen Mattin eta biok Irudiak Musikatuak Musika Irudikatua saioa Antiguako AEK euskaltegian. 30en bat lagun, euskaltegiko ikasleak eta espres horretara etorritakoak.
Bigarren aldia zen kantuok modu publikoan aurkezten nituena, eta beno, aurrekoan baino hobeto, baina, oraindik asko dago hobetzeko. Ikusgarria izan zen, dena dela, Mattinek erakusten ikusgai zeuden litograbatuen gainean emandako azalpenak. Nola sortu zituen azaldu zuen pausuz-pausu, litograbatuaren teknikaren berri eman zuen, materialak erakutsiz. Eskuz esku ibili ziren buril eta xaflak… Oso interesgarria haren azalpena, eta oso efektu kuriosoa kantu eta kantu artean txertatzearena haren azalpenak.
Agian, horregatik, jende askok zoriondu gintuen emanaldia amaitutakoan. Baina benetan, harridura honek sortu zidan hurrengo goizean. Hala eta guztiz ere, gehiago harritu zen prentsa-saltzailea DV eskatu nionean…
Hau irakurri ondoren harroago, tenteago nabil kalean.