Behelainoa eta gatza

Ez aipatu arren, niri behintzat, Charlie Cunnhinganek Piers Faccini ekartzen dit gogora, zentzu bat baino gehiagotan, gainera. Erraza da imajinatzen, beraz, asko gustatu zaidala haren lehen lan luze hau; Lines (Dumont Dumont 2017).


Hiru EP kaleratu ondoren iritsi da Charlie Cunninghamen lehen disko luzea. Lines honetan nabarmentzekoak dira, kantuen geldotasun erritmoduna, gitarra jotzeko modu berezia, ukitu latino eta afroekin (Andaluzian emandako denboraren seinale) eta pianoek kantuei gehitzen dien behelaino-giroa. Ingalaterrako kantautore berrienen belaunaldikoa, lan honek ate asko irekiko dizkiola dirudi, batik bat, Lights Off bezalako kantu puskak idazten jarraitzen badu. Azken hilabetean entzun dudan kanturik ederrenetako bat. Hasieran, itxura apur bat “artifiziala” duela eman dezake. Baina, aski da bigarren entzunaldi bat, majo gozatzen hasteko. (Berria 2017/02/26)


 

Kategoria: Berria, Musika Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude