Gitarra berri bat oparitu diot ene buruari, Xabi Luberriagak Egin du Zugarramurdiko tailerrean, eta haren sorkuntza hurbiletik jarraitu ahal izan dut. Ez nuen gitarrarik behar, ene Gretsch-ak ongi jasaten ditu oraindik ematen dizkiodan astinduak. Horregatik da opari bat, aspaldiko oparirik onena. Imajinatzen nuen hori, Xabi konfidantza ematen duen pertsona da, baita, arotz minimalista batena dirudien tailerrean lanean buru-belarri ikusi baino lehen.
Dena dela, ez nuen espero hainbesterako izatea. Sekulako oparia gertatu da, eta oso merkea, gainera, esku horiek lan honetan erabili duten arreta eta maitasun guztia kontuan hartuta. Egur usaina duen bizitza puska txiki bat da ene gitarra berria. (Bideoa eta argazki batzuk Xabi Luberriagaren Facebooketik hartutakoak).