Hiru argazki eta kantu bat

Hiru argazki eta kantu “klasiko” baten moldaketarekin egingo dut azken 5 egunetako kronika. Hitz gutxi, baina asko kontatzeko.

1- 2018/12/28 Urretxuko gaztetxeko musikaldian. Giro aparta eta argi ilunez betetako emanaldia, argazkian bezala. Eskerrik asko denoi.
2- 2018/12/30 Guardetxean Rekalde tabernaren despedida festan, kantatu ondoren, tarte batean, Anariren mikro-eusle. Izorratu egin zen hanka eta hantxe egon behar kantua bukatu eta Kojok berria jarri arte. Festa ederra, inondik inora.

Festa horretarako Nork Daki kantuaren hitzen moldaketa berezi hau egin nuen:

Nork daki non izango zaren hau idazterakoan
Pobreen patua jakin badakizu
Nire osaba batek hiru pisu ditu turistei alokatzeko

Hala ere besteak nonbait bizi gara eraikitzaileen pozerako
Hogei metro karratu jarri behintzat zazpi hotel
Etxe-bide hasi da gazteentzat zozketatzen babes ofizialeko lo zakuak

Disneyworlden kopia bat baino gehiago ote da Donostia

Nork daki zertan ibiliko zaren etorkinen kluba
Turismoaren alde erromantikoa
Hamar madrildar topatu ditut pintxoak jaten etxeko hozkailu atzean

Starbuck erraldoi bat…
Disneyworlden kopia bat…
Batzoki frankizia bat…
Pintxopote eterno bat…
Baino gehiago ote da Donostia

(Doinua: Coca Cola Lata Bat)

3- 2019/01/01 Noski Adarran izan ginen egunsentia ikusten eta hauxe da Jozemaik egindako opari bikaina. Ezin hobea Jim Bean edateko,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up