Mentazko gozokiak

(Ardoarenak 13)

Superreko ilaran zain zaudela, ez al duzu sekula aurrekoaren erosketaren araberako hipotesiak egiteko tentaziorik eduki? Nolakoa den, zer lanbide duen, nolakoa den haren familia, zer zaletasun dituen… Denbora pasatzeko modu ezin hobea da.

Adibidez; astean bitan edo kointziditzen nuen adin ertaineko emakumearekin, eta beti erosten zituen, beste gauzen artean, bi botila ardo eta mentazko gozoki pakete bat…

Litro eta erdi
ondutako bakardade
eta
mentazko gozoki
arroz
york urdaiazpiko
eta
makarroi poltsa banarekin
axolagabe
ibiltzen ditu sekretuak kutxazainak
bereak ez dituen lotsak
agerian utziz

adibidez
denen bistan dago
bost hilabetez
barrikan zahartutako
litro eta erdi isiltasun handi
azukrea
patatak
eta gazta birrinduarekin
bi botila bete neke
eta haserre
gozokien azpian kamuflatu ezinik

kabituko al da
bi botiletan
etxeko ateak lehertu
egunerokotasuna odolustu
normaltasunari erraiak atera
eta bide batez
guztia birrinduko duen
maria
iragarriko duten
lehenengo
olatuen
litro eta erdi

edo
bihar
itzuli beharko du
supermerkatura
gehiagoren bila

Kategoria: Ardoarenak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude