Topa egiteko arrazoiak?

(Ardoarenak 19) Maiz, esaten badizute topa gehiegi egiten duzula. Ziurrenik, arrazoi dute, zuri topa egiteko falta zaizun arrazoi adina dute haiek. Horrelaxe da. Eta zer?

Zergatik ez genuke orain toparik egin beharko
baita dena galdua dela badiozu ere
zergatik ez
ustez
iluntze amaigabearen atarian
noiz irabazi dugu bada

zergatik ez topa egin
hildako lagunen omenez egin badugu
jada
zapuztutako borrokaldien ondoren egin badugu
beti
ospitaletako parkingetan
adibidez
etorkizunetik umezurtz
biluzik
eta
malkotan

elkarrekin
harrapa gaitzatela
geratzen zaizkigun negu gorriagoek
baxoerdia eskutan

ardoa
konpainia
eta
gogoa

nork behar du topa egiteko beste arrazoiren bat

Kategoria: Ardoarenak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude