Ardoen izenak

(Ardoarenak 18) Inoiz erreparatu al diezu ardoen izenei? Bada, ariketa polita da hipermerkatuko ardo garestien sailean lerroan jarritako botilen etiketei so egitea. Mundu-ikuskera baten adierazle ona izan daiteke.

Markes
konde
duke
baroi
eta haien familiak
haien pago
gaztelu
lursail
jauregi
eta jabego guztiak
militar
konkistatzaile
agintari
inkisidore
eta senitartekoak
era guztietako
psikopata
kriminal
lapur
harro
eta miserableak

santuren bat

salerosle asko

gizonak
eta kristauak

boteretsu
eta kultuak

izenen bidez
azaltzen badugu ingurua
baita
ardandegiko apalategi batean
ere
irakur daiteke
mundua

Oraindik Despeñaperroseko bentetako batean
salduko dute Francisco Franco ardoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up