Mahats-ondo zahar bati

(Ardoarenak 25) Zein adinera hel daiteke mahats-ondo bat? Badirudi gero eta laburragoa dela mahastien bizitza zikloa. Garai batean erraza omen zen 80 urte edo gehiago zituzten mahastiak topatzea, baina, gero eta zailagoa omen mahasti “zaharrak” inon ikustea.  Las Podas Olvidadas Irene Guederen film laburrak horretaz jarduten du, besteak beste, biziraupenaren sekretuetako bat kimaketa dela argudiatuz.

Hau, berriz, bidean topatutako mahats-ondo zahar bati idatzitako poema da. Ez dakit zenbat urte izango dituen, baina…

Lur azpian biziko bagina
airearen sustraiak lirateke hauek
argi zutoinak
 
denbora ez zenbatzeko modua
 
zorupekoak bagina
euriak 
kontrako bidean
induskatutako habia litzateke
 
zuloa zuloaren gainean
 
egurraren mintzairak 
erlojugile erretiratuaren eskarmentuarekin
lerroz-lerro
zizelkatu du nekea
 
higaduraren gramatika

lurpekoak bagina ikusiko genuke
non ez dagoen zerua



Kategoria: Ardoarenak, Uncategorized Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude