(Ardoarenak -6) Ardo onarekin saiatu eta gero, orain, logikari jarraituz, ardo txarrari heldu behar. Oraingo honetan, ordea, errazagoa da zer ez den esatea, zer den esatea baino.
Ez etxe
ez leiho
ez esku
ez orro
ez leku
ez mintzo
ez baratze
ez argi
ezta haizea ere
ez ihintza
ez mami
ez hosto
ez erro
ez gorputz
ez hari
ez itzal
ez kabi
ezta arantza ere
ez une
ez bero
ez uste
ez gero
ez lohi
ez barre
ez fruitu
ez larre
ezta jolasa ere
ez asmo
ez gogo
ez putzu
ez lanbro
ez beso
ez euri
ez izen
ez lurrin
ezta atseden ere
edonongoa dena
ez da inongoa
mozorroa
hutsunea
eza
ardo eskasa