(Ardoarenak-04) Askoz ere testu luzeagoa idatzi eta gero, lauzpabost bide ezberdin hartu eta gero, laburtzen hasi eta testua honetan geratu da, ziurrenik, ez neukalako askoz ere gehiago esateko. Ez da alferkeria izan.
Hori bai, ez dut uste sekula irekiko dudanik botila, jatortasun gaindosi batek birrindu ez nazan.
Antza
ardo hau benetakoa da
oso benetakoa
lau aldiz idatzi dute hitza etiketan
ene
zein itogarria den benetakotasuna
hainbeste ugaritzen denean
egun
ez dago
erakusleiho txarrik
berezkoa denarentzat
laster
ezingo da jasan
bazterrotako
egiazkotasun kiratsa