Txikikeriaren apologia

(Ardoarenak -02) Azkenean lortu dut, testua idatzi dut ARDO hitza erabili gabe.  Idatzitakoak ez duela zer ikusirik ardoarekin? Beno, ez nuke halakorik esango, agerian ez badago ere, orain arteko testu gehienetan agertzen den ikuspuntuaren aldarria baita.

Mementoa
haria 
alea
tanta
 
ia ikusezina dena
 
apurra
atomoa
perdigoia
bokala
 
neurtzen ez dena
 
pizarra
izpia
bemola
txinparta
 
ez badago inon
 
errainua
bala 
gradua
ufada
 
baina hain begi bistan
 
garra
hazbetea
kontsonantea
taupada
 
ez du memoriarik
 
pausoak
hatsak
soak
txintxarrak
 
zertarako zenbatu
 
puja
koska
distira
ziztada
 
ez deusaren tamaina
 
soa
amiñia
hasperena
arrakala
 
isla hautemanezina du
 
keinuak
haziak
polenak
bokalak
 
baina
bere baitan
ozeano barea bi aldiz biltzen du
leihoko
lurrun malko bakarrak
 
 
Kategoria: Ardoarenak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude