Elgetan izan ginen…

Bai, Elgetan izan ginen, Ozkarbi elkartean, arratsalde bero eta izerditsua ardoz bustitzen. Bertan eman genituen ARDOko kantuak, entzuleri entrgatuaren aurrean. Luze jo zuen kontuak, azalpen-sare galanta josi genuen; Villabuenako urak lagunduta, jakina, eta Xarrak Kanaaneko ezkontzen miraria zertan zen azaldu zigun, Jesusek ura ardo bilakatu zuenekoa. 

 
Oso gustura aritu ginen, eta “ploterrak” (horrela deitzen die Beñardok) eta Putreren foko berriak estreinatu genituen ….
 
 

Eta hori gutxi balitz, elkarrizketa mamitsuak eduki genituen, afaldu aurretik, afaritan eta afaldu ostean. Garako  hurrengo hiru  zutabeetarako ideiak jaso nituen. Eskerrik asko Iban eta lagunei, itzuliko gara, nahi duzuen guztietan.

Ikusi Goienak argitaratutako argazkiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Scroll Up