Zenbat paseo izan ziren? Zenbat argazki? Zenbatetan elkarrizketa bera? Zenbat euri? Zenbat kafe (hutsa deskafeinatua amarentzat)? Zenbat egunsenti? Zenbat mediku? Zenbat erietxe? Zenbat ordu, minutu, segundu? Ez dakit, ez ditutJarraitu irakurtzen…Zaintzaren atletak: bi kate
Kategoria: Egunsentiak Alperrentzat
Min pixka bat biharko
Izenburuko esaldian laburbildu daiteke post hau, ez duzu zertan irakurtzen jarraitu, hortxe laburtuta dago oinazearen gainean esateko dudan guztia. Oinazea bukatzen denean, akabo dena. Beraz, komeni zaigu mina ere dosifikatzea, Jarraitu irakurtzen…Min pixka bat biharko
Zaldi beltz bat dator arrapaladan
Itxiduraren bestaldeko zelai malkartsuaren muturretik dator. Zuhaitzen gerizpean egongo zen, lo deskuidatzen bazara. Zaldiek ere lo egiten dutela esango nuke, nahiz eta ezin jakin ametsik egiten duten ala ez. EdonolaJarraitu irakurtzen…Zaldi beltz bat dator arrapaladan
Errutina-zainak
Badira sasoiak non normaltasuna, ohikoa, egunerokoa edo monotonia den desiratu dezakezun egoerarik onena. Besteak beste, badakizulako berriak eta ezusteak soilik txarrerako izan daitezkeela. Telefono-deiak gauaren erdian, edo anbulantzien uluak aldapanJarraitu irakurtzen…Errutina-zainak
Amaren biluztasuna
Bizitza irakurri daiteke gorputz bilutsi batean. Plazerik txikienek, lanik ikaragarrienek, ezuste mingarrienek, istripurik lerdoenek zizelkatu dute, eskultura bat bailitzan. Bata bestearen gainean, alboan, azpian… pilatzen ditugu moldaketak eta irakurtzeko moduanJarraitu irakurtzen…Amaren biluztasuna
Asko ikasten da ipurdiak garbitzen
Ni beti semea nintzen eta haiek gurasoak, beno, amarentzat, batzuetan anaia, beste batzuetan aita, auskalo beste batzuetan nor nintzen, baina, nolanahi ere, orokorrean jarrera egokiak mantentzen genituen. Guraso eta alaba-semeenJarraitu irakurtzen…Asko ikasten da ipurdiak garbitzen
Esnatzeko modu ugari
Paseoekin hasi nintzen zaintza kontu hauetan, baina, poliki-poliki ardura gehiago hartzen hasi behar. Batik bat, pare bat susto, hori bai, galanten, ondoren, arreba eta biok erabaki genuenetik kaleko-hitzordua uztea. HandikJarraitu irakurtzen…Esnatzeko modu ugari
Aspaldiko partez, telefonoa itzali nuen gauez
Atzo kalean, gaixoak eguneko zentrotik etxera eramaten dituen furgoneta pasa zitzaidan albotik, eta ez nintzen larritu. Duela bi urte ez nien kasurik egiten, ez nituen ikusten, ez ziren existitzen. DuelaJarraitu irakurtzen…Aspaldiko partez, telefonoa itzali nuen gauez
Amaren irakurgaiak
Autobus bat igaro zen eta barreari ekin zion. Barre gozo eta lasaia. Jendaurrean alai sentitzeak eragin ziezaiokeen lotsaz libratutakoa. Azken garaietako barre hori bera. Ustekabean harrapatu ninduen, Zinko-enea erdian. JendeaJarraitu irakurtzen…Amaren irakurgaiak
Solasaldi ederrak
Harrituta nengoen, gero eta gehiago hitz egiten nuen gaixotasunez. Etxean, autobusean, kalean. Nekanerekin, lagunekin, arrebarekin… egia esateko, edonorekin. Aski zen norbaitek konplimenduzko -zer moduz hago?- bat botatzea, erretolikarekin hasi etaJarraitu irakurtzen…Solasaldi ederrak