Etiketaren artxiboa: argazkiak

Katangako kafe-antzokian (2018/02/05)

Banuen gogoa, sekulakoa, bizi garen auzoan kantatzeko, are gehiago, gure zentro-soziala den taberna honetan. Honen ondorioz, Lizeaga taberna Katangako kafe antzokia bihurtu da! Argazkiak (Javi Esparza Abalde)

Kategoriak Emanaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Errutina-zainak

Galeria honek argazki 1 du.

Badira sasoiak non normaltasuna, ohikoa, egunerokoa edo monotonia den desiratu dezakezun egoerarik onena. Besteak beste, badakizulako berriak eta ezusteak soilik txarrerako izan daitezkeela. Telefono-deiak gauaren erdian, edo anbulantzien uluak aldapan gora. Guretzat, hoberenera, botika bat gehiago dakarren atzerapausoren baten seinale … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Asmatzea eta oroitzea sinonimoak dira

Galeria honek 4 argazki ditu du.

   Gero eta gutxiago gogoratzen zuen moduan, gero eta gehiago asmatzen zuen, eta zer normala oroimenetik asmakizunerako bide hori, jauzirik gabe, harresirik gabe, tragediarik gabe. Bata bestearen osagarri. Nahasian, esaldi berean… Ez baita posible ezer gogoratzea, bidean, zerbait asmatu gabe, … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Iruzkin 1

Semaforoko istorioak

Galeria honek argazki 1 du.

“Egunsentiak ez gaitu beti nahi dugun lekuan harrapatzen”  pentsatzen nuen maiz, amarekin paseoan hasi nintzenean, semaforo honen argitan, haren zain egotea tokatzen zitzaidanean. Hain goiz, eta hain lekuz kanpo. Nahikoa lan nagiak astintzen, amesgaiztoak uxatzen, tokatu zaizun ardura berria barneratzen. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina