Beti egoten zen prest zerbait egiteko, batez ere, etxean ordu pare bat eman ondoren. Horregatik, poz aurpegia jartzen zuen afaria prestatu behar genuela esaten banion, ea lagunduko ote zidan. Atzetik joatenJarraitu irakurtzen…Epilogoa
Etiketa: egunsentiak
Zain egoten jakitea
Berriro ingresatu behar izan genuen etxera jaitsi eta astebetera. Nahiko egun krudelak izan ziren, inongo lurretan emandakoak. Ordutik ordura, atzeman zitekeen amaren gainbehera. Hainbeste denboran baretutako gaixotasunek (ustekabean topatutakoak barne), azkenean,Jarraitu irakurtzen…Zain egoten jakitea
Non dago helmuga?
Bukaera oso gauza etxekoa bihurtu zen azkenean. Harekin, edo haren faltarekin, bizitzen ikasten duzulako edo. Baina hasieran oso arrotza gertatzen da. Amaieran pentsatzen nuen egunero, behin baino gehiagotan. Itxaropen apurJarraitu irakurtzen…Non dago helmuga?
On egiten gaituzten gauzak
Irribarre egin zidan atsoak igogailuan, amaren etxera nindoanean. Asko harritu ninduen, beno… izugarri. Ordura arte, emakume harengandik, gehienera ere, euskal-hippi abertzaloide eta etxekalteari dagozkion keinu neurtuak baino ez nituen jasoJarraitu irakurtzen…On egiten gaituzten gauzak
Hizkuntzak alde egin zion
“Hizkuntza joaten ari zaio” erantzuten nuen, konfiantzazko norbaitek “ama zer moduz?” galdetzen zidanean. Deformazio profesionala, ziurrenik, zer egingo diogu? Baina, urte hauetan Alzheimerrak eragindako gainbeheran, hizkuntza erabiltzearena izan da termometrorikJarraitu irakurtzen…Hizkuntzak alde egin zion
Zaintzaren atletak: bi kate
Zenbat paseo izan ziren? Zenbat argazki? Zenbatetan elkarrizketa bera? Zenbat euri? Zenbat kafe (hutsa deskafeinatua amarentzat)? Zenbat egunsenti? Zenbat mediku? Zenbat erietxe? Zenbat ordu, minutu, segundu? Ez dakit, ez ditutJarraitu irakurtzen…Zaintzaren atletak: bi kate
Min pixka bat biharko
Izenburuko esaldian laburbildu daiteke post hau, ez duzu zertan irakurtzen jarraitu, hortxe laburtuta dago oinazearen gainean esateko dudan guztia. Oinazea bukatzen denean, akabo dena. Beraz, komeni zaigu mina ere dosifikatzea, Jarraitu irakurtzen…Min pixka bat biharko
Zaldi beltz bat dator arrapaladan
Itxiduraren bestaldeko zelai malkartsuaren muturretik dator. Zuhaitzen gerizpean egongo zen, lo deskuidatzen bazara. Zaldiek ere lo egiten dutela esango nuke, nahiz eta ezin jakin ametsik egiten duten ala ez. EdonolaJarraitu irakurtzen…Zaldi beltz bat dator arrapaladan
Errutina-zainak
Badira sasoiak non normaltasuna, ohikoa, egunerokoa edo monotonia den desiratu dezakezun egoerarik onena. Besteak beste, badakizulako berriak eta ezusteak soilik txarrerako izan daitezkeela. Telefono-deiak gauaren erdian, edo anbulantzien uluak aldapanJarraitu irakurtzen…Errutina-zainak
Amaren biluztasuna
Bizitza irakurri daiteke gorputz bilutsi batean. Plazerik txikienek, lanik ikaragarrienek, ezuste mingarrienek, istripurik lerdoenek zizelkatu dute, eskultura bat bailitzan. Bata bestearen gainean, alboan, azpian… pilatzen ditugu moldaketak eta irakurtzeko moduanJarraitu irakurtzen…Amaren biluztasuna