Etiketaren artxiboa: egunsentiak

Epilogoa

Galeria honek argazki 1 du.

Beti egoten zen prest zerbait egiteko, batez ere, etxean ordu pare bat eman ondoren. Horregatik, poz aurpegia jartzen zuen afaria  prestatu behar genuela esaten banion, ea lagunduko ote zidan.  Atzetik joaten zitzaidan sukalderaino, eta iritsitakoan, zutik geratzen zen erdian. Guztiari begira. Eta … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Zain egoten jakitea

Galeria honek argazki 1 du.

Berriro ingresatu behar izan genuen etxera jaitsi eta astebetera. Nahiko egun krudelak izan ziren, inongo lurretan emandakoak. Ordutik ordura, atzeman zitekeen amaren gainbehera. Hainbeste denboran baretutako gaixotasunek (ustekabean topatutakoak barne), azkenean, harrotu eta uharkaren horma hautsita, haren gorputz eta buruaz jabetzen … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Non dago helmuga?

Galeria honek argazki 1 du.

Bukaera oso gauza etxekoa bihurtu zen azkenean. Harekin, edo haren faltarekin, bizitzen ikasten duzulako edo. Baina hasieran oso arrotza gertatzen da. Amaieran pentsatzen nuen egunero, behin baino gehiagotan. Itxaropen apur batekin, batzuetan, beldur askorekin, gehienetan. Nola, eta, batez ere, noiz … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

On egiten gaituzten gauzak

Galeria honek argazki 1 du.

Irribarre egin zidan atsoak igogailuan, amaren etxera nindoanean. Asko harritu ninduen, beno… izugarri. Ordura arte,  emakume harengandik, gehienera ere, euskal-hippi abertzaloide eta etxekalteari dagozkion keinu neurtuak baino ez nituen jaso (40 urte baino gehiagotan); bide-erdiko irripar hotzak, terrenoa markatzeko esaten … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Hizkuntzak alde egin zion

Galeria honek 2 argazki ditu du.

“Hizkuntza joaten ari zaio” erantzuten nuen, konfiantzazko norbaitek “ama zer moduz?” galdetzen zidanean. Deformazio profesionala, ziurrenik, zer egingo diogu? Baina, urte hauetan Alzheimerrak eragindako gainbeheran, hizkuntza erabiltzearena izan da termometrorik onenetakoa. Benetan, erraza zen ikustea  hitz-bidezko komunikazioa aldrebesten, eskasten eta, … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina