Amaren begirada murrizten joan zen denborak aurrera egin ahala. Ez, ez zuen bistarik galdu, begirada fokalizatu egin zuen, interesatzen zitzaizkion gauza, leku, pertsona eta egoeretan jartzen zuen arreta. Beste guztiaJarraitu irakurtzen…Gauza niminoen mapa
Etiketa: istorioa
Hori zortea; paseoak tokatu zaizkit
Ez da harritzekoa askok pentsatzea sekulako pagotxa nuela, zaintzaren alderik eramangarri eta atseginena tokatu zitzaidalako; amarekin paseatzea, hori ez duk lana. Neurri batean neuk ere horrela sentitzen nuen, nahiz etaJarraitu irakurtzen…Hori zortea; paseoak tokatu zaizkit
Atzo dilistak erre zitzaizkion
Eta nori ez zaizkio sekula dilistak erre? Nork ez ditu jantzi, oharkabean, kolore ezberdineko galtzerdiak? Nork ez ditu egunean behin baino gehiagotan ureztatu balkoiko landareak? Nor ez da jaitsi okerrekoJarraitu irakurtzen…Atzo dilistak erre zitzaizkion
Gaixotasuna eta gerra
Gaixotasunak denak aldatzen gaitu, gaixoa eta zaintzailea, nahiz eta denok, behin eta berriro, ahaleginak egin diagnosi aurreko egoera horretara itzultzen. Inoiz izan ginen pertsona normal hori berreskuratzen. Hil ala bizikoJarraitu irakurtzen…Gaixotasuna eta gerra
Semaforoko istorioak
“Egunsentiak ez gaitu beti nahi dugun lekuan harrapatzen” pentsatzen nuen maiz, amarekin paseoan hasi nintzenean, semaforo honen argitan, haren zain egotea tokatzen zitzaidanean. Hain goiz, eta hain lekuz kanpo. NahikoaJarraitu irakurtzen…Semaforoko istorioak